“Gaur egun moduan jarraitu ezkero, eremu euskaldunenetan be euskereak atzerantza egingo dauala dinoe ikerketek”, dinoe Udalerri Euskaldunen Mankomunitatetik euskerearen erabilerearen atzen datu soziolinguistikoak eskuan hartuta.
Egoera honeri aurre egiteko ipini dabe martxan Esnatu dinamikea, era guztietako eragileak ahaldundu eta eragileen konpromisoak sustatzeko helburuagaz. Euskal Herri mailako 18 eragile, enpresa eta federazinok hartu eben konpromisoa eta oin, Arratiakoak atxikituteko ekimena egingo da.
Maialen Zuazo Aurrekoetxea UEMAko Arratiako teknikariak Arratiako euskerearen egoerearen gaineko aurkezpena egingo dau Zeanurin eta Esnatu dinamikearen nondik norakoak azalduteaz gainera, norbanako eta eragileek konpromisoak hartzeako ekitaldia egingo da.
Herri bakotxeko ordezkari politikoek euren herrietako eragile eta norbanakoak konbidetan dabiz egunotan, euren artean eremu euskaldunek bizirik iraun dagien hartu beharreko konpromisoen inguruko hausnarketea bultzatuteko. Gero, abenduaren 1era arte izango dabe ekimenera batzeako epea.