bola-jokoa

Altzusta nagusi Zeanuriko Kofradien Arteko Bola Txapelketan

Jon Urutxurtu

Argazkian (ezkerretik eskoira): Mikel Izurza, Juan Carlos Izurza eta Jon Mendia jokalariak, Aitor Izurzagaz.

Juan Carlos eta Mikel Izurzak, Asier Ibarrondok eta Jon Mendiak 22 txirlo bota ebezan; Otzerinmendikoek 21 eta Asterriakoek 17.

Altzustak irabazi eban 2026ko Zeanuriko Kofradien Arteko Bola Txapelketea. Urri bigarrenaren 3an jokatu zan Altzustako bolalekuan eta anfitrioiek jantzi eben txapela, 22 txirlo botata. Bigarren eta hirugarren postuan Otzerinmendi eta Asterria sailkatu ziran 21 eta 17 txirlo botata.

Udalerria osotzen daben zazpi kofradiek hartu eben parte taldeka jokatzen dan txapelketa honetan: Altzuak, Altzustak, Asterriak, Ibarguenek, Ipiñaburu-Undurragak, Otzerinmendik eta Uribek.

Taldea 4 bolarik osatzen dabe, bolari bakotxak 6 jaurtiketa egiten ditu, eta taldekide guztiak botatako txirloen batuketea hartzean da kontuan. 

Laukote irabazlea honako bolari honeek osotu eben: Juan Carlos eta Mikel Izurzak, Asier Ibarrondok eta Jon Mendiak.

Txapelketako bolarirk beteranoena 89 urteko Esteban Ozerinjauregi izan zan, Altzuagaz parte hartuz, eta gazteenak, 11 urteko Telmo Intxaurbe Asterriagaz, 12 urteko Aiheko Martín Ibarguenegaz, eta 15 urteko Mikel Beitia eta Auritz Gortazar Otzerimnendigaz eta Uribegaz, hurrengoz hurrengo.

Txapelketa honegaz amaiera emon jako Zeanuriko bola-jokoaren denporaldiari. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!