PELOTEA

Bingen Beitiak txapela jantzi eban Oñatin

Ager Barragan

Argazkia: Goiena

Pasau dan domekan, hilak 4, Bingen Beitia pelotari zeanuriztarrak, Aingeru Bernaolagaz batera, Oñatiko San Miguel Txapelketako irabazle txapela janztea lortu eban.

Beitia eta Bernaolak 22-19 irabazi eutseen Ander Etxaniz eta Endika Santestebaneri. Berez, Julen Aizpuruk jokatu behar eban Beitiagaz batera baina eskuan euki eban istripu baten ondorioz Bernaolak hartu behar izan eban bere lekua kantxan. Beitiak BEGITUn adierazo dauanez, ez zan izan berak jokatutako finalik onena, batez be partiduari hasikera txar bat emon eutseelako, baina azkenean, kontrako bikotea baino gehiago izatea lortu eben Beitiak eta Bernaolak, eta holan, irabazle txapelak etxera eroatea lortu eban bikoteak.

Irabazle txapelaz aparte, Beitiak oso pozik dagoala adierazo dau BEGITUn, txapelketako pelotari onenaren saria be lortu ebalako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!