Txalaparta argitaletxeak argitaratutako lanean, Ertzaintzaren barruan atzen urteotan izandako aldaketak eta gorabeherak aztertzen ditu egileak. Liburuaren sinopsiaren arabera, gatazka sindikalak, barneko botere-lehiak eta eskoi muturrerako joerak dira ikerketearen ardatzetako batzuk. Dokumentazino ofiziala, testigantzak eta iturri espezializauak hartu ditu oinarri horretarako.
Besteak beste, Ertzainas en Lucha mugimenduaren gorakadea, EUSPEL sindikatua bozkatuena izatera eroan eban aldaketea eta Ertzaintzaren barruko presino-taldeen arteko hartu-emonak lantzean ditu Zelaietak. Kasu zehatzetatik harago, Ertzaintzaren etorkizuneko polizia-eredua zehazten eragiten daben faktoreak aztertzea da lanaren helburua.