EAJ

Arratiako Alderdikide Eguna ospatuko dau EAJ-PNVk Zeanurin

Erredakzinoa

Arratiako EAJko alderdikideak Forondan

EAJ-PNVko kide arratiarrak Zeanurin batuko dira oingo hilaren 3an, zapatua, Arratiako Alderdikide Eguna ospatzeko. Ekitaldi politikoa 12:30ean hasiko da, eta “hainbat erakundetako ordezkariren parte-hartzea” izango dala aurreratu dabe. Amaitutakoan, mokautxoa egingo da.

Zeanuriko hitzordua Forondako ospakizunaren hurrengo astean dator. Han, EAJ-PNVk 50. Alderdi Eguna ospatu eban.

Datorren urteko Udal eta Foru Hauteskundeei begira, alderdiak hainbat alkategai aurkeztu ditu dagoeneko Arratian: Anton Zuluaga Igorren, Esther Iturrioz Lemoan, Aitor Sorriketa Bedian eta Josu Gorospe Diman.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!