MENDIA

Gorbeia Suzien, beste urte batez eliteko mendi korrikalarien topaleku

Ager Barragan

Argazkia: Gorbeia Suzien // Aitor Ajuria, igazko irabazlea.

Bihar, hilak 26, ospatuko da Zeanuriko mendi jardunaldiaren hamahirugarren edizinoa, 32K Skyrace eta 21K lasterketen inguruan.

Gorbeia Suzien trail runningaren Bizkaiko zita inportanteena, eta mundu mailan be garrantzitsuenetarikoa, heltzear dago Zeanurira. Bihar, hilak 26, korriduko dira 32 kilometro eta +2.400 metro desnibeleko Skyrace-a eta 21 kilometro eta +1.200 metro desnibeleko 21K lasterketak. Aurten be, Merrell Skyrunner World Series ligearen parte izango da lasterketa nagusia eta bertoko zein mundu mailako korrikalari garrantzitsuenak akzinoan ikusteko aukerea egongo da: Onditz Iturbe, Anartz Artola, Aitor Ajuria, Gabriela Lasalle, Lluc Torne, Ibai Angulo, Yannick Memheld, Dalia Alonso, Martina Gonfaus eta beste asko.

Lasterketetatik harago, honeen inguruan hainbat jarduera antolatuten dira eta aurten be ez da gitxiago izango. Lehenengo zitea hilaren 18an izan zan, Igorreko Lasarte Aretoan. Bertan, Aitor Intxaurraga zeanuriztarrak bere oinezko bidean grabautako GR-282 Artzain- tzaren naturbidea dokumentala proiektau zan, egileagaz solasaldia egiteaz gainera.

Bihar ostera, jai itzel bat izango da Zeanurikoa. Goizean zehar jentea herrian zein Gorbeiako txoko desbardinetan ibiliko da -gogoratu ezin dala parkera kotxerik igon eta Zeanuri era Areatzatik autobusak dagozala Pagomakurrera igoteko, doban- korrikalariak animetan. Sari banaketea herrian egingo da 14:30ean eta hortik aurrera, mendizaleak jai giroan murgilduko dira: musikea, jantzak, herri-kirolak… Betiko lez, mendiko materiala erosteko postuak, txosnea eta food truck-ak egongo dira herrian. Datorren egunean barriz, domekea, umeak izango dira protagonista euren lasterketatxo propioagaz.

Urri lehenengoak 25, barikua 
· 12:00etan, lasterketearen aurkezpena Bilboko BBK Aretoan. 
· 17:30etik 20:00etara, dorsal banaketea. 
· 19:00etan, lasterketearen berbaldi teknikoa.

Urri lehenengoak 26, zapatua 
· 07:00retatik 08:30era, dorsal banaketea. 
· 09:00etan, Skyrace lasteketearen urtekerea. 
· 11:00etan, 21K lasterketearen urtekerea. 
· 13:00etatik 16:30era, korrikalarientzako bazkaria. 
· 14:30ean, sari banaketea. 
· 16:30ean, In Vino Veritasen kontzertua. 
· 18:30ean, herri-kirolak. 
· 20:00etan, musikea eta jantzea Eingo taldeagaz. 
· 23:00etan, eten bako musikea. 

Urri lehenengoak 27, domekea 
· 11:00etan, umeen lasterketarako izen-emotea. 
· 12:00etan, umeen lasterketearen hasikerea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!