GIZARTEA

Ur Patzuergoak Zeanuriko errepidearen errei bat zarratuko dau

Ager Barragan

Bihar, hilak 22, hasita Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoa Zeanurin egiten dabilen hornidura-lanak dirala-ta BI-4501 foru-errepideko errei bat ebagiko da, Zeanuri eta Ipiña artean.

Mozketea 32,0420 eta 32,0510 kilometro-puntuen artean izango da eta hiru astez egongo da erreia ebagita. Denpora horretan, semaforoek erregulautako txandakako pasabidea emongo da zirkulazinoaren bi noranzkoetan, eta tarte horretan abiadurea 20 km/ordura mugatuko da.

Edozein zalantza eukitekotan, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoagaz hartu-emonetan ipini beharko da 94 487 31 87 telefono-zenbakian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!