Urri lehenengoa amaitu arte, zabalik dago Zeanuriko ikastaroetan izena emoteko epea udaletxean eta honeek dira ikastaroak: Pilates, Entrenamendu funtzionala, Umeentzako dantza, Salsa eta Batxata, Adinekoentzako gimnasia, Adimen susperketa eta eskulanak (Gurutze Gorria), Mantenimenduko gimnasia eta Euskara eskolak. Euskera eskolak A1 mailatik aurrera izango dira. Edadekoak ikastaroetara joan-etorriak egiteko garraioa behar badabe 609 610 855 telefonoan eskatu behar dabe.