ERMITAK

Zeanurin, ermitarik ermita, auzunerik auzune

Jon Urutxurtu / Ager Barragan

Indarrak berreskuratzeko jan-edanaren banaketea Ipiñaburuko Santiago parrokiaren aurrean.

Bihar, hilak 5, izango da Ermiten XXXVII. Mendi Martxea eta aurtengoak, hileetan zehar garatu dan proiektu berezi bat dakar esku artean.

Biharko antolatu dau Joko Alai alkarteak Zeanuriko Ermiten XXXVII. Mendi Martxea. Ez dira gitxi herri horretan han-hemenka azaltzen diran ermita edota eleizak, guztira hogei. Dana dala, ibilbide osoa egiten dabenek hemeretziren ingurutik igaroko dira, Igiriñako (Gorbeia) Edurretako Amarena, kanpoan geratzen da-ta. Zeanurin parrokia bi eta hamazortzi baseleiza topau daitekez udalerria osotzen daben zazpi kofradietan sakabanatuta. Eta beste elementu batzukaz batera, baseleizak auzuneei nortasuna emoten deutseen ardatzetako bat dira. 

Aurten bakarrik ibilbide bi egongo dira, ertaina eta laburra, eta barrikuntza legez, herriko plazan eta ermita bakotxean Zeanuriko ermiten ondarea ardatz daukan erakusketea egongo da ikusgai, ermiten barrukaldeko zein kanpokaldeko —aireko irudiak— irudiakaz, baseleiza bakotxaren ezaugarrien barri emonaz. Ermitetan gordeten diran elementu historiko eta esanguratsu batzuk be ikusgai egongo dira: dokumentuak, monolitoak... Erakusketa hau Juanma Nogales Zeanuriko bizilagunaren ekimen eta lana da, eta Udalaren eta Joko Alai alkartearen laguntzeagaz antolatu dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!