Maila nagusian aurtengo udan auzuneetan jokatu diran bost txapelketetako —Altzuakoa, Undurragakoa, Ipiñaburukoa, San Justokoa eta San Lontzo bertakoa— lehen hiru sailkatuek hartu eben parte. Finalera heldu ziran bolarien artean andrazko bi be baegozan: Aitana eta Arrate Goyoaga ahiztak. Joseba Gortazarrek jantzi eban herri mailako txapela; bigarren eta hirugarren tokietan Jon Etxebarria eta Arrate Goyoaga sailkatu ziran.
Maule Gortazar andrazkoetan eta Telmo Intxaurbe umeetan
Andrazkoetan 12 andrazkok hartu eben parte eta irabazlea 13 urteko Maule Gortazar uribeztarra izan zan.
Umeei jagokenez, 15 umek bota eben bolea eta txapelduna 11 urteko Telmo Intxaurbe asterriaztara izan zan, bigarren eta hirugarren tokietan Aiheko Martín eta Izei Ikaza sailkatu ziran.
Zeanuriko bolarien hurrengo hitzordua Altzustan izango da, urri bigarrenaren 3an, San Migel jaietako egitarauaren barruan.