JAIAK

Ekintza bi antolatu ditu Eguzkiolak Zeanuriko jaietan

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 14a

Bihar, hilak 15, eta etzi, hilak 16, bermut saioa eta kontzertua antolatu ditu Eguzkiola Kultura Alkarteak Zeanuriko jaietarako.

Lehenengo ekintzea bihar, hilak 15, egingo dabe. Jaietako lehenengo egunaren ajeari aurre egiteko eta Inperialismoaren aurka bermuta internazionalista lelopean, bermut saioa antolatu dabe alkartearen lokalean arrastiko 13:30ean.

Domekarako barriz Kotxino Martes taldearen kontzertua eta ostean mikro irekiko saioa antolatu dabe 17:00etatik aurrera. 

Aipatutekoa da jai guztietan zehar "photocall antifaxista" bat ipiniko dabela bertan jenteak parte hartu eta irudiakaz bideo bat egiteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!