JAIAK

Zeanuriko jaietatik etxera bueltetako autobus zerbitzua

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 14a

Aurreko urteetan lez Zeanuriko jaietatik bueltetako autobus zerbitzua bihar, hilak 15, zapatua, eskainiko da.

Ordutegiari jagokonean, 02:30ean eta 05:00etan, autobusen geralekuan, hartu ahal izango dira autobusak herrira bueltetako. 

Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM), Usansolo, Galdakao eta Zornotzako Udalakaz batera, herriko jaietako egun nagusietan, gaueko autobus zerbitzua dauka martxan. Arratia, Amorebieta-Etxano, Usansolo eta Galdakaoko gazteek, kotxea hartu beharrean, autobusa erabili dagien.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!