JAIAK

Bihar, hilak 14, hasiko dira aurtengo Zeanuriko Jaiak

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 13a

Bihar, hilak 14, hasi eta domekara arte, hilak 16, ospatuko dira Zeanuriko Andra Mari jaiak, gaur be, bezperan, jaitxoa eginda.

Aurten, Andra Mari eta San Roke egunak astegoienean jausten dirala-ta, hiru eguneko jai laburrak egingo dira Zeanurin. Halanda be, jairako gogoak badagoz eta gaur, txupinazoaren bezperan, Zeanuriko Frontenis Txapelketako finalak eta herri afaria be egingo dira, bakotxak eroandako janakaz. Bihar bai, abuztuak 14, hasiko dira ofizialki andramariak eta lehenengo ekintzea, kurutzera igotea izango da.

Urtero lez, herriko txistulariek markauko ditue jaietako denporak; txupinazoa bota orduko, zapatuan zein domekan herritarrak itxartuteko eta domekan, jaiei akaberea emoteko urtengo dira-ta. Horrezaz gainera, ohiko egitaraua antolatu da. Kontzertuei jagokonean, Pote Oi!, Karam, Galazota eta Los Zopilotes Txirriaos igoko dira oholtzara, Gautegun, Iraultza eta Eingo erromeria taldeez gainera.

Abuztuak 13, eguena
· 18:00etan, Zeanuriko Frontenis Txapelketako finalak.
· 21:00etan, bakotxak eroandakoagaz herri afaria.
 
Abuztuak 14, barikua
· 06:45ean, plazatik Gorbeiara oinez.
· 07:30ean, kotxez Pagomakurrera igoteko hitzordua.
· 11:00etan, Txinbera Lehiaketea.
· 12:30ean, jubiladuen barauskarria.
· 15:00etan, 80. hamarkadako mozorro desfilea eta herri bazkaria.
· 18:30ean, txupinazoa Etzanderak taldearen eskutik. Gero, Hiru Zubiak herriko txistulariakaz.
· 19:30ean, Zaprist elektrotxarangea.
· 22:00etan, kontzertuak: Pote Oi!, Karam eta Galazota. Gero, erromeria Gautegun taldeagaz.
 
Abuztuak 15, zapatua
· 11:00etan, Hiru Zubiak herriko txistulariakaz.
· 11:00etan, mezea.
· 11:30ean, umeentzako jolasak: zezen mekanikoa, Txiki Rally eta egurrezko jolasak.
· 12:30ean, kantu poteoa Kittu taldeagaz.
· 18:00etan, Kiko Kikolas Zirkuaren Sin remite ikuskizuna.
· 19:00etan, pelota pariduak: Iker Etxebarria eta Aimar Atutxa vs. Peio Larrakoetxea eta Lander Erkiaga; Bingen Beitia eta Beñat Mendia vs. Beñat Etxeita eta Anton Erkiaga.
· 22:00etan, Jaietako Kartel Lehiaketearen sari banaketea.
· 22:15ean, Playback Lehiaketea.
· 23:30ean, Los Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua.
· 02:00etan, erromeria Iraultza taldeagaz.
· 02:30ean eta 05:00etan, etxera bueltetako autobusa.
 
Abuztuak 16, domekea
· 11:00etan, Hiru Zubiak herriko txistulariakaz.
· 11:00etan, Sukaldari Eguna: tortillea, paellea eta postrea.
· 11:30ean, arimen mezea.
· 14:30ean, Sukaldari Eguneko sari banaketea.
· 17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak.
· 17:00etan, umeentzako ur jolasak.
· 21:00etan, txokolatea eta txurroak.
· 21:30ean, erromeria Eingo taldeagaz.
· 24:00etan, Hiru Zubiak herriko txistulariakaz.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!