Jaien aurretik kontuan izan beharreko oharrak honeek dira:
1- Gura izan ezkero, abuztuaren 13ko afarirako bokatak tabernetan eskatuteko abuztuak 11 da atzen eguna.
· Batzokian: Solomozko bokata
· Jubiladuen tabernan: Oilasko bularkia
· Txoko Sagarnan: Patata tortilla
2- Playback-ean parte hartu gura daben taldeek abuztuaren 14ra arte eukiko dabe izena emoteko aukerea. Udaletxean aurkeztu beharko dabe euren pendrive-a taldearen izenagaz.
3- Abuztuaren 16an jokatuko diran Mus eta Briska Txapelketak asko luzatuten badira eta 21:00etatik pasetan badira, jubiladuen tabernan jokatuko dira atzen partidak.
4- Abuztuaren 14an, txupinazoaren ostean, Salbea egongo da Andra Mari eleizan.