Zeanuriko Otzerinmendi auzoko San Justo eta San Pastor ermitan jaia ospatuko da oingo zapatuan, abuztuak 1, Otzerinmendiko Kofradiak antolatuta. 11:30ean hasiko da ospakizuna mezeagaz eta urten orduko, barauskarria eta txistulariak egongo dira. Gero, andrazkoen zein gizonezkoen bola txapelketak, bazkaria (izena emonda egon behar izan da) eta karta txapelketak jokatuko dira. Bitartean Amets Bilbao trikitilariak girotuko dau jaitxoa.
Egitaraua:
- 11:30ean, mezea.
- Gero, barauskarria eta txistulariak.
- 13:00etan, Andrazkoen Bola Txapelketea.
- 14:30ean, auzo bazkaria.
- 16:30ean, Mus eta Briska Txapelketak.
- 18:30ean, Gizonezkoen Bola Txapelketea.
- Bitartean, animazinoa Amets Bilbao trikitilariagaz.