San Inazio egun berezia antolatu dabe Gorbeiako Elorria Aterpean

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 27a

Joseba Elorrieta eta Beñat Elorrietak negurako egurra zatituteko desafioa egingo dabe eta egun osoan zehar, inguruko ekoizleen produktuak egongo dira salgai aterpean.

Garagarrilaren 31n, San Inazio egunean, jente ugari igoten da urtero-urtero Gorbeiako kurutzera eta sortuko dan giroa baliatuta, Arrabako Elorria aterpeak plan berezia antolatu dau. Egun osoan zehar, Gorbeiako magaletako ekoizleak aterpean egongo dira euren produktuak saltzean: Askibil, Goberri, Ipiñaburu eta Lusuri gaztaiak, Azkarai baserriko eta Itxinapekoren okelea, Urigoitiko txorizoak eta Azkari zein Uxarbeiti baserrietako barazkiak.

Horrezaz gainera, aterpeko arduraduna dan Joseba Elorrietak eta bere ilobea dan Beñat Elorrieta aizkolariak egur txikitze desafioa egingo dabe. Negurako egurra zatituko dabe aterperako eta desafioan, 1.000 euro egongo dira jokoan. Desafioa 09:30ean hasiko da eta egun osoan, egurra amaitu arte, egongo dira aizkoreagaz joka.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!