auzoak

Ipiñaburu jaietako bigarren txandan sartuko da bihar

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 23a

Barikuan Tortilla Txapelketea, zapatuan egun osoko jaia eta domekan mezea egingo dira Zeanuriko auzoko jaiakaz amaituteko.

Pasau dan zapatuan txupina bota, auzo bazkaria egin eta Bola Txapelketea jokatu ostean, oingo astegoienean izango dabe jarraipena Ipiñaburuko Santiago jaiek. Bihar, hilak 24, arrastiko Tortilla Txapelketearen inguruan mobiduko da giroa. Zapatuan ostera, Santiago egunean, egun potoloa izango da Ipiñaburun: mezea, magia, karta-jokoak, artisau lanak, artzai txakurrak, urdaia eta erromeria be egingo dira-ta. Domekan barriz, Santa Ana eguna, mezea eta geroko barauskarria baino ez dira egongo jaiei agur esateko.

Garagarrilak 24, barikua
  • 19:00etan, auzotarren arteko Tortilla Txapelketea.
  • Gero, partaideen arteko afaria.
Garagarrilak 25, zapatua
  • 12:30ean, mezea.
  • Gero, barauskarria eta herriko txistulariak.
  • 16:30ean, Wallas Magoaren magia tailerra.
  • 17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak.
  • 17:30ean, Montse artisauaren erakusketea.
  • 19:00etan, Magia Bizi emonaldia, tailerreko umeen eskutik.
  • 20:00etan, artzai txakurren erakustaldia.
  • 21:00etan, urdai-jana.
  • 21:30ean, erromeria Merhezi taldeagaz eta errifen zozketea.
Garagarrilak 26, domekea.
  • 11:30ean, mezea.
  • Gero, barauskarria

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!