Abuztuaren 14tik 16ra ospatuko dira aurtengo Zeanuriko jaiak eta kartelak zabalduten hasteko, iruditegia dago faltan. Herritarrek hainbat kartel proposatu dabez jaietarako eta iruditegi ofiziala, bozkaketa bitartez ebatziko da gaur, hilak 13, eta bihar artean. Helduen kategorian kartel bi baino ez dira aurkeztu, umeenean barriz, 48 kartel dagoz aukeran.
Honeek ikusi eta bozkatuteko aukerea Zeanuriko udaletxeko pleno aretoan egongo da gaur eta bihar, 19:00etatik 20:00etara. Horrezaz gainera, proposamenak online ikusi eta bozkatuteko aukerea be badago, garagarrilaren 14ko 20:00etara arte, Udalak zabaldutako galdetegian.