Eduki babestua

Oindino garaiz zagoz Zulaibarren matrikuletako

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 13a

Garagarrilaren 23an eta 24an egingo da ezohiko matrikulazino deialdia. Deitu 629 470 634 telefonora edo idatzi info@zulaibar.net helbidera itxaron-zerrendan izena gordeteko.

Zulaibarrek eskaintzen dituan heziketa-ziklo guztietan plaza libreak dagoz. Aurreinskripzinorik egin ez badozu edo beste heziketa-ziklo baten onartua izan ez bazara, Zulaibarren matrikulau ahal izango zara garagarrilaren 23an eta 24an egingo dan ezohiko matrikulazino-aldian.

Deitu 629 470 634 telefonora edo idatzi info@zulaibar.net helbidera. Itxaron-zerrendan izena emongo deutsue eta, holan, Zulaibarren matrikulatzeko aukerea izango dozu.

Kontuan izan, gainera, matrikulazino-prozesua barriro zabalduko dala urri lehenengoaren 1etik aurrera. Ez galdu aukera hau eta erreserbau zure plazea Zulaibarren!

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!