Zeanuriko Eguzkiola Kultur Elkarteak antolatuta, eguenean sexue eta genero aniztasuna izango da berbagai alkartearen lokalean. Sexu eta genero aniztasuna: hitz egiten dugunaz eta isiltzen dugunaz berbaldia 18:30ean hasiko da, Fernando Altamira Basterretxearen eskutik. Altamira genero eta sexu disidente moduan identifiketan da eta gaiaren inguruko ikerketa sakonak eroan ditu aurrera. Izan be, irakaslea eta ikertzailea da Mondragon unibersidadean. Besteak beste, Existimos. Por una Cooperación Transformadora no Normativa que incorpora la Diversidad sexual y de género liburua argitaratu dau.