Raquel Cilla Bilboko Eleiz Museoko zuzendariak BEGITUn aurreratu dauanez, sano gauza interesgarriak agertu dira eleizaz eleiza eta ermitaz ermita egindako ikerketan. Batetik, ezaguna zan baina oin arte ikertu ez dan Guadalupeko Ama Birjinaren margolanak eukan garrantzia historikoa azaleratu dau ikerketeak. Bestetik, pieza barriak be deskubridu dira; horreek aurkezpenean aurkeztuko ditue.
Elexabeitiko Guadalupeko Ama Birjina
Ezaguna zan baina oin arte ikertua izan ez dan margolana Elexabeitiko San Migelen egon da hainbat mendez. Miguel Cabrera (1715-1768, Mexiko) barroko novohispanoko maisuak margoztu eban koadrua 1754an, irudi guadalupanoen irudigile garrantzitsuenak. Sasoi hareetan Espainiar Inperioaren parte zan Mexiko eta Artea lotzean ditu hurrengo inskripzinoagaz: Según devocion de Don Francisco Antonio de Eguiluz, natural de Arteaga. Oin, pieza zein marko originala barriztuten dabiz Eleiz Museoa eta Arte Ederren Museoa eta Arte Ederren Museoan laster egongo da ikusgai.