JAIAK

Undurragako San Pedro jaiak ditue astegoienean

Erredakzinoa 2026ko ekainaren 23a

Undurragako auzoak San Pedro jaiak ospatuko ditu bagilaren 26tik 29ra bitartean. Jai Batzordeak lau eguneko egitaraua prestatu dau, auzotarrak eta bisitariak alkartzeko hainbat ekitaldiagaz.

Besteak beste, bola txapelketak, auzo bazkaria, jantzaldia, kalejirea, herri-jokoak eta San Pedro eguneko ospakizunak egingo ditue.

Bagilak 26, barikua
· 21:00etan, jaien hasikerea eta txitxi-burduntzia.

Bagilak 27, zapatua
· 11:30ean, Umeen VIII. Bola Txapelketea.
· 13:00etan, poteoa San Pedron.
· 14:30ean, auzo bazkaria San Pedron.
· 18:00etan, Miren eta Roberto Etxebarria-gaz jantzaldia. Ostean, ume eta helduentzako jolasak.

Bagilak 28, domekea
· 08:00etan, kalejirea auzoan zehar.
· 12:00etan, igel eta txapel jaurtiketak.
· 13:30ean, poteoa San Pedron.
· 18:00etan, Undurragako VIII. Bola Txapelketea. Ostean, umeentzako jokoak.

Bagilak 29, San Pedro eguna
· 11:00etan, mezea eta ondoren barauskarria.
· 19:00etan, errifearen zozketea eta jaien amaierea txokolateagaz San Pedron.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!