PELOTEA

Master Kaiolako azpitxapeldun izan da Bingen Beitia

Ager Barragan 2026ko ekainaren 23a

Bagilaren 21ean, Zornotzako XI. Master Kaiola txapelketako finala jokatu eban Beitiak, Fermin Arribillagaren kontra. Oingoan be, Biharko Izarrak txapelketan moduan, Zeanurikoa azpitxapeldun izan zan, 22-12 galdu ostean.

BEGITUn kontau dauanez, partidua bardintsu hasi zan eta 10-10era arte bata bestearen atzetik ibili ziran baina hortik aurrera, jokoa “apurtu” zan. Fisikoki Arrillaga hobeto ibili zan eta tantuz tantu, aldea handituz joan zan. Baina beste behin, egindako txapelketeagaz harro agertu da, “mailea emon dogu”.

Joko Alai klubeko Bingen Beitia zeanuriztarrak txapelketa garrantzitsu bi jokatu ditu bagilean eta txapelik lortu ez dauan arren, final bietara ailegauta erakutsi dau oindino be badaukala ibilbidea aurretik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!