PELOTEA

Bingen Beitiak ezin izan eban Biharko Izarrak Txapelketako finala irabazi

Ager Barragan 2026ko ekainaren 17a

Bagilaren 12an, Mallabiko frontoian jokatu dan Biharko Izarrak Txapelketako finalean, Beitiak Ander Balerdi zegamatarragaz batera, ezin izan eban Elorz eta Lizeagak osotutako bikotearen kontra irabazi.

Partidua ondo hasi eban zeanuriztarrak, baina BEGITUn azaldu eban, partidu osoa sentsazino txarrakaz egin ebala eta ez zala disfrutetako kapaza izan. Partiduaren lehengo zatian Beitiak eta Balerdik tanto batzuetako bentajea eukitea lortu eben baina atzenean 22-13 nagusitu ziran Elorz eta Lizeaga. Nahiz eta finala galdu, Beitiak txapelketa osoan zehar egindako lan guztiagaz geldituten dala adierazo eban: “holango prestigioa daukan txapelketa bateko finalera helduteak postazun handie ekarten dau”.

Zapatu honetan, hilak 20, Master Kaiola Txapelketako finala jokatuko dau zeanuriztarrak eta horretan konzentrauta dagoala adierazo deutso BEGITUri.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!