CARITAS

Caritas-en Bizkaiko Karitate Eguna Zeanurin

Ager Barragan 2026ko ekainaren 10a

Bagilaren 6an, Zeanurin ospatu eban Caritas-ek Bizkaiko Karitate Eguna. Bertaratutakoek BEGITUn kontau dabenez, 300 lagun inguru batu ziran “egun polit eta gogoangarria pasetako”.

Egunari hasikerea emoteko, 10:00etan, mezea entzun eben eta jarraian Jon Urutxurtuk parrokiako errataula ikusgarriaren azalpena emon eutsen bertaratutakoei. Gainera, Gontzal Mendibil kantetan entzuteko aukerea be izan eben.

Eguerdi partean, Caritasen komunidadea batu eta indarrean ipinteko hainbat jarduera egin ziran eta horreen artean, Caritasen proiektu desbardinak ezetuteko stand-en ibilbidea egin zan. Besteak beste, EBI zentroei eskainitako guneak, etxe bako personen arloko kanpainak, Arratiako Caritasen Pobreen Munduko Egunaren ibilbide historikoa eta Caritas Bizkaiaren 70. urteurrena gogoratuteko espazioa.

Egunari amaierea emoteko, 300 lagunek frontoian egin eben bazkaria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!