UDALEKUAK

Zeanuriko udalekuak 2026

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 25a

Gaur, hilak 25, Zeanuriko udaleku irekietan izena emoteko epearen atzen eguna da.

Aurten txanda bi egingo dabez, lehenengoa bagilaren 22tik garagarrilaren 3ra arte izango da eta bigarrena barriz, udako oporren atzen astean, hau da, abuztuaren 31tik urri lehenengoaren 4ra arte.

Udaleku mota bi dagoz, bata Haur Hezkuntzako 3-5 urte bitartekoentzat eta bestea Lehen Hezkuntzako 6 eta 12 urte bitartekokentzat. Asteko 60 euroko prezioa dauka Zeanurin erroldatuta dagozan umeentzat eta 80 eurokoa erroldatuta ez dagozanentzat. Etxe batetik bat baino gehiago joan ezkero 50 euro ordaindu beharko dabez erroldatutako ume bakotxarengaitik eta 70 erroldatuta ez dagozanak. 

Izena emoteko Kutxabank bankuko ES21 2095 0335 2421 3500 0016 kontu zenbakian diru sarrerea egin behar da eta azalpen atalean umearen izen-abizenak eta “UDA” ipini behar da eta gero ordainagiria eta beharrezko dokumentuak ludotekara eroan edo emailez kultura@gardabera.com helbidera bidali behar dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!