BBK-k eta Joko Alai Mendi Taldeak antolatuta, parte-hartzaileek 13 eta 15 kilometro arteko ibilbide zirkularra egingo dabe, bost ordu inguruko iraupenagaz eta zailtasun baju-ertainagaz. Martxea 09:00etan abiatuko da, eta Zeanuriko inguruko paraje naturalak ezetuteko aukerea eskainiko dau.
Antolatzaileek azaldu dabenez, ibilbidean seinaleztapena, kontrol-guneak, laguntza teknikoa eta asistentzia medikoa egongo dira, segurtasuna bermatzeko. Gainera, parte-hartzaile kopurua mugatua izango da, jentetza saihestu eta ingurunea zaintzeako helburuagaz.
Izena emoteko epea zabalik dago maiatzaren 22ra arte edo aforoa bete arte Bizkaiko Mendi Federazinoaren https://bmf-fvm.org/eu/bbk-mendi-martxak/ helbidean.
BBK Mendimartxak 2026 programak zazpi martxa batzean ditu aurten, Bizkaiko hainbat herritan, tokiko mendi taldeakaz alkarlanean. Programearen helburua mendizaletasun irisgarria, inklusiboa eta inguruneaganako errespetuzkoa sustatzea da.