AZOKEA

Sanisidroak ospatuko dira maiatzaren 15 eta 16an Zeanurin

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 13a

Abere, artisau-lan eta nekazal produktuez gainera, baserrietako beharrak ezetuarazoteko erakusketak egingo dira zapatuan. Aurten Euskal Herriko beste azoka guztietan moduan, Zeanurin be, behi bako azokea izango da.

Maiatzaren 15a, barikua, da San Isidro eguna eta beraz, orduan izango da meza nagusia, eguerdiz. Hurrengo egunean, hilak 16, urtero lez, ugariak izango dira nekazari eta artisauen postuak baina sanisidroetan, garrantzia berezia hartzean dabe abereek eta honeek izaten dira protagonista nagusiak. Zaldi eta behorrak, ardi eta aharitoak, ahuntz eta akerrak egongo dira besteak beste, baina aurten ezingo da behirik ikusi. Izan be, Jaurlaritzeak honeen parte-hartzea debekatu dau merkaduetan. Neurri prebentiboa da, Dermatosi Nodular Kutsakorra gaixotasun birikoaren arriskua dala-ta.

Maiatzak 15, barikua 
· 12:30ean, meza nagusia San Isidron. 
· 13:15ean, Arrikibar taldearen jantzaldia, herriko txistulariakaz. 
· 19:00etan, Le Big Gibel Orkestra ibiltaria, tabernaz taberna. 

Maiatzak 16, zapatua 
· 10:00etatik 14:00etara, Abere, Artisau eta Nekazal produktuen Azokea eta erakustaldiak: gaztaia egitea, kodañea pikau, ardi-moztea, Enkarterrietako billano txakurrak eta artxo txuleta dastaketea. 
· 11:00etatik 13:00etara, erakusketea Perratokian. 
· 12:00etan, ardi mozketa erakustaldia Mikel Etxebarriagaz. 
· 13:00etan, abereen sari banaketea. Plazan. 
· 17:00etan, Euskal Pilota Selekzinoaren zesta-punta prestaketako partiduak. Frontoian.
· 19:30ean, kantu potea Perrexilak taldeagaz. 
· 22:30ean, erromeria Berriztu taldeagaz. 
· 02:00etan, DJ Goxua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!