UDABARRIA LORAN

Udabarria Loran: musikea eta pedagogia Zeanurin

Erredakzinoa 2026ko apirilaren 23a

Argazkia: Bertsoa.eus

Zeanuriko Udalak antolatutako Udabarria Loran egitaraua aurrera doa, eta aste honetan beste hitzordu bi izango dira Kultur Etxean.

Gaur, hilak  23, musikeak hartuko dau protagonismoa. Xabier Berasaluze "Leturia"k Koplarik kopla kontzertua eskainiko dau 19:00etan. Leturiak bertso zaharrak eta doinu tradizionalak gaur egungo ikuspegitik landuta aurkezten dauzan emonaldia da, entzulea giro intimo eta berezian murgiltzeko asmoz.

Bihar barriz, hilak 24, barikua, literatureak hartuko dau lekukoa. Ane Ablanedok Zapalduen pedagogia eta Heziketa librea liburuen aurkezpena egingo dau, 19:00etan. Saioan, heziketearen inguruko gogoetak eta alternatibak partekatuko ditu, ikuspegi kritiko eta eraldatzaile batetik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!