mendia

Bizkaiko Kirolur saria irabazi dau Gorbeia Suzien-ek, oinarrizko kirola babesteagaitik

Asier Abrisketa 2026ko apirilaren 17a

Jurek Ziemkiewicz: “Atzenean hau errekonozimendu bat da, ez atzen urtean egindakoagaitik, urte luzez egin dogun behar guztiagaitino baizik”.

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez, aprilaren 13an ospatu zan Bizkaia Kirolak 2026 Sariak-en ekitaldia, Sariotan, Bizkaiko oinarrizko kirola babestuten dabezan kirolari, teknikari, erakunde eta ekitaldiak sarituten dira eta aurtengo edizinoa, bereziki “bizitzearen etapa guztietan kirola sustatzeko apustu egin dabenei” eskainitakoa izan da. Hamar saritu egon ziran guztira, tartean Gorbeia Suzien, sari bereziagaz.

Aurten Bizkaiak Kirolaren Europako Lurraldearen izendapena dauka. Hori dala-ta, Kirolur sari espezifikoa sortu da, Gorbeia Suzien-ek irabazi dauana. Jurek Ziemkiewicz Gorbeia Suzien-eko zuzendariak, BFA eskertu dau BEGITUn: “Atzenean hau errekonozimendu bat da, ez atzen urtean egindakoagaitik, urte luzez egin dogun behar guztiagaitino baizik”. Zuzendariagaz batera, Anton Zuluaga, Aitor Arbulu, Jabitxu Urutxurtu, Batirtze Larrakoetxea, Xabi Kantsau eta Amaia Velar egon ziran ekitaldian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!