GORBEIA SUZIEN

Gorbeia Suzien 21K lasterketarako, izen-emotea hilaren 13tik 17ra

Ager Barragan 2026ko apirilaren 9a

Gazte arratiarrek zein Zeanuriko herritarrek aprilaren 12an emon ahal izango dabe izena.

Urri lehenengoaren 26an jokatuko dira aurtengo Gorbeia Suzien Zeanuriko mendi jardunaldiko lasterketak. Skyrace-rako aurreinskripzinoak eta onartutakoen zozketea eginda, oin 21K lasterketakoen izen-emoterako txandea izango da.

Lehenengo, aprilaren 12an, Arratiako 23 urtez azpiko gazteek eta zeanuriztarrek emon ahalko dabe izena lekua izango dabela bermatuteko. Honetarako, hilaren 12an Zeanuriko udaletxera joan ahal izango dira interesdunak 18:00etatik 19:00etara, NANa erakutsita. Honeentzako zein eliteko korrikalarientzako 75 dorsal gorde ditu Suzieneko antolakuntzeak.

Nagusi eta Arratia kanpokoentzako barriz, hurrengo egunean -aprilak 13- zabalduko da kronoak.com webgunean aurreinkripzinoa egiteko aukerea aprilaren 17ra arte. Pasau dan urtean ez zan zozketarik egin, izena emoten lehenengoak izan ziran dorsala lortu ebenak baina aurtengoan zozketea egingo da, aprilaren 19an.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!