ATE IREKIAK

Ate irekien jardunaldia Zulaibarren

Asier Abrisketa 2026ko martxoaren 25a

Gaur, hilak 25, Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegiaren zentroa barrutik ezetuteko ate irekien jardunaldia egingo da arrastiko 18:00etatik aurrera.

Zeanuriko Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegian graduren bat ikasteko interesa dabenek ate irekien jardunaldia izango dabe gaur, hilak 25, eguaztena, graduen gainean informau eta instalazinoak hurretik ikusi ahal izateko. Ate irekien jardunaldian parte hartuteko, aurretik formulario hau bete beharko dabe interesauta dagozanek: https://labur.eus/zulaibarate

Interesa daben ikasleak bakarrik ez, familiak be joan ahal izango dira Zulaibarren emoten diran heziketa-zikloen hezkuntza-eskaintzea, instalazinoak eta metodologiak zuzenean ezetutera. Izena emoterakoan, ikasleak interesa zein ziklotan daukan zehaztu ahal izango dau eta holan, informazino zehatzagoa jaso ahal izango dau. Horrezaz gainera, geroko ibilbide posibleen eta lanbide urtekeren gainean be informauko dau Zulaibarreko lantaldeak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!