UDABARRIA LORAN

Udabarria Loran ekimeneko herri afarirako txartelak salgai

Ager Barragan 2026ko martxoaren 20a

Zeanuriko Udalak bigarren urtez antolatu dau Udabarria Loran egitasmoa, herrian irakurzaletasunari eta programazino kulturalari bultzadea emoteko. Hilaren 22ra arte, martiari amaierea emoteko egingo dan herri afarirako txartelak salgai dagoz jubiladuen tabernan, 15 euroan.

Martiko lehenengo hamabostaldian hainbat jarduera egin ziran: Onintza Enbeita, Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruzak euren lanak aurkeztu ebezan; Etzanderak Zeanuriko andra jantzarien taldeak atzen emonaldia eskaini eban; Ahizpatasunaren hariak dokumentala proiektau zan; 11 Kantu taldeagaz poteoa be egin zan eta Sweet Winds taldeak euren In the Celtic Path kontzertua eskaini eban.

Aprileko jarduerei ekin aurretik, martiaren bigarren hamabostaldiko atzen jarduerea faltetan da. Barikuan, hilaren 27an, 24. Korrika Arratiatik pasetan dan egunean hain zuzen be, Korrika Batzordeak herri afaria eta Andoni Ollokiegiren kantaldia antolatu dau 21:30etik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!