UDABARRIA LORAN

Udabarria Loran ekimeneko martiko atzen ekintzak

Asier Abrisketa 2026ko martxoaren 12a

Martirako eta aprilerako Zeanuriko Udalak antolatu dauan Udabarria Loran ekimena badoa aurrerantza eta hemendik martia amaitu arte hiru ekintza egingo dabez

Bihar, hilak 13, emongo deutsie hasikerea kantu-poteoagaz martiko atzen ekintza txanpari. 11 Kantu taldeak girotuko dau 19:30ean Txoko Sagarnan hasiko dan poteoa. Eguaztenean, hilaren 18an, Saint Patrick’s eguna dala-ta, Sweet Winds taldeak euren In the Celtic Path kontzertua eskeiniko dau Kultur Etxean arrastiko 20:00etan. Martiari amaierea emoteko, hilaren 27an, barikua, Korrika Batzordeak herri afaria eta Andoni Ollokiegiren kantaldia antolatu dau 21:30etik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!