GIZARTEA

Palestinaren egoereari buruzko berbaldia Zeanurin

Ager Barragan 2026ko martxoaren 6a

Gaur, hilak 6, arrastiko 19:00etatik aurrera Genozidioa Palestinan, eta zer? Isiltasuna, konplizitatea, Erresistentzia! berbaldia eskainiko dau Taher Ali Gazawi palestinarrak Eguzkiolan.

Taher erbestean jaiotako bigarren belaunaldiko palestinarra da. Palestinaren Askapen Nazionalaren aldeko militante eta Palestinar Ateneoko kideak herrialdearen egoerea eta honek sufriduten dauan genozidioari buruzko kakoak emongo dauz, herriek hondakinen artean sufriduten daben egoera suntsitzailea ulertuteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!