Zeanuriko Udalak aurkeztu dau aurtengo Udabarria Loran egitarau kulturala. Herrian irakurzaletasun eta kultur eskaintzeari bultzadatxoa emoteko programazino honen bigarren edizinoa izango da aurtengoa, oin urte bi antolatu zan Libururaren Astetik garatu dana.
Holan, martia eta aprilak iraun bitartean, egun gitxirik behin egingo dira askotariko jarduerak: liburu aurkezpenak, kantaldiak, errezitaldiak, jantzak, poteo musikatuak, proiekzinoak, bertsoak eta kontzertuak.
Hemen egitarau osoa:
Martiak 5, eguena
· 19:00etan, Onintza Enbeitaren Bizitza baten txatalak liburuaren aurkezpena. Kultur Etxean.
Martiak 6, barikua
· 19:00etan, Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruzaren Paradisua eta katuak emonaldia. Kultur Etxean.
Martiak 7, zapatua
· 19:00etan, Etzanderak andra jantza taldearen Akaberea da ta… jantzaldia. Frontoian.
Martiak 10, martitzena
· 18:00etan, Ahizpatasunaren hariak dokumental proiekzinoa, Mazalak-en eskutik. Kultur Etxean.
Martiak 13, barikua
· 19:30ean, kantu-poteoa 11 Kantu taldeagaz, Korrika Batzordearen eskutik. Txoko Sagarnatik hasita.
Martiak 18, eguaztena (Saint Patrick’s eguna)
· 20:00etan, Sweet Winds taldearen In the Celtic Path kontzertua. Kultur Etxean. Gero, tabernaz taberna.
Martiak 27, barikua
· 21:30ean, herri afaria eta Andoni Ollokiegiren kantaldia, Korrika Batzordearen eskutik.
Aprilak 16, eguena
· 19:00etan, Urtzi Ugalderen AMA libururaren aurkezpena. Kultur Etxean.
Aprilak 17, barikua
· 19:00etan, Esne berritan bertsosaio literarioa Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal eta Aissa Intxausti bertsolariakaz eta Amorante musikariagaz. Kultur Etxean.
Aprilak 23, eguena
· 19:00etan, Xabier Berasaluze “Leturia”-ren Koplarik kopla kontzertua. Kultur Etxean.
Aprilak 24, barikua
· 19:00etan, Ane Ablanedoren Zapalduen pedagogia eta Heziketa librea liburuen aurkezpena. Kultur Etxean.
Aprilak 29, eguaztena
· 19:00etan, Karmelo Uriarte eta Xabier Amuriza "Ederriko"-ren Kontau behar dot liburuaren aurkezpena.