32 kilometroko luzekerea eta 2.400 metroko desnibela dauka Skyrace-ak eta lasterketa honetako dorsalak lortuteko izena emoteko epea atzo, hilaren 1ean, hasi eta 22ra arte egongo da zabalik https://inscripciones.kronoak.com/es/evento/gorbeia-suzien-2026-skyrace helbidean. Bertan parte hartu gura daben korrikalariek 70€ ordaindu beharko dabez izena emoteko eta lasterkertako dorsalen zozketea martiaren 26an egingo da.
Gorbeia Suzieneko antolakuntzatik adierazo dabenez, aurreinskripzinoa egin aurretik araudia arreta handiz irakurtea gomendatuten dabe, bertan aurkituko dabelako korrikalariek lasteketeari buruz jakin beharreko guztia.