GIZARTEA

Coca-Colaren inperioaren gaineko dokumentala Eguzkiolan

Erredakzinoa 2026ko otsailaren 6a

Gaur, hilak 6, Zeanuriko Eguzkiola alkartearen lokalean L’affaire Coca-Cola (2009) dokumentala proiektauko da 19:00etatik aurrera. Dokumentala ikusteaz gainera, Palestine Cola-ren salmentea egingo da, palestinarrentzat ekarpena egiteko.

German Gutierrez eta Carmen Garciak ekoiztutako filmak Coca-Colaren inperioak Colombia, Guatemala eta Turkia moduko herrialdeetan langileen eskubideak eta baldintzak hobetuteko burrukan dabizan sindikalisten kontrako bahiketa, tortura eta erailketa kasuak aztertuten ditu. 

Horrezaz gainera, Palestine Cola dastatu eta erosteko aukerea be egongo da. 21:00etan afaria eta gero, “kantaldi antifaxistea” be egingo dabe bertaratutakoek. 

Palestine Cola dastaketea eta erosketea 

Gaurko dokumental proiekzino eta afarian Palestine Cola dastatuteko aukerea egongo da. Eguzkiolan, aurretik be zabalik dago Palestine Colaren eskaria egiteko aukerea. Zezeilaren 10aren aurretik egin behar da eskaerea eta edari gaseosoa 24 latako moltsoetan erosi ahalko da, 29,90 euroko prezioan. Cola normala, azukera bakoa, azukera bako energetikoa (25,90 euro), limoizkoa eta laranjazkoa dagoz aukeran; bai eta sabore desbardinetako nahasketak. Lata bakotxagaz, ekarpena egiten da Palestinarentzako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!