GEOPOLITIKEA

Munduko geopolitikea aztertuko dabe Zeanurin

Ager Barragan 2026ko urtarrilaren 23a

Gaur, hilak 23, munduko zonalde desbardinetako adituek geopolitika globala aztertuko dabe, tokiko geopolitikatik hasi eta mundu mailara arte.

Zeanuriko Eguzkiola lokalean egingo da berbaldia arrastiko 19:00etatik aurrera eta bertan Efren Borges ekintzaile bolivartarra eta Venezuelako Iturrizar udalerriko alkate ohiak, Zenaida Serrano eta Hector Barrios El Salvadorreko ingurumen-defendatzaile eta zuzenbidean lizentziatuak, Nigeriako Victory Izevbokun justizia sozialaren aldeko aktibisteak eta Euskal Herriko Juan Hernandez doktore eta OMAL Amerika Latinako lehengaiak ustiatuten dabezan multinazionalen behategiko ikertzaileak, munduko geopolitikea persona eta zonalde desbardinetako ikuspuntutik aztertuko dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!