GORBEIA SUZIEN

Aurtengo Gorbeia Suzien lasterketeak badaukaz datak ofizialak

Ager Barragan 2026ko urtarrilaren 20a

Argazkia: Gorbeia Suzien

Urri lehenengoaren 26an korriduko dabe mendi korrikalariek Gorbeia zeharkatuten dauan urteroko zita. Skyrace-ko izen-emotea martian zabalduko dabe eta 21K-koa, aprilean.

Urtero lez, ibilbide bi egingo dira aurtengoan be. Batetik, 32 kilometroko luzeerea eta 2.400 metroko desnibela daukan Skyrace-a eta lasterketa honetako dorsalak lortuteko izen-emotea martiaren 1etik 22ra arte egongo da zabalik. 

Bestetik, 21K lasterketea, 21 kilometro eta 1.200 metroko desnibelagaz. Aprilaren 12an zabalduko da lasterketa honetan izena emoteko epea eta aprilaren 17ra arte egongo da zabalik. Aurtengoan be, Gorbeia Suzienek honeen lekua gordetan dauan lez,  gazte arratiarrek beste persona guztiek baino egun bat lehenago, aprilaren 12an hain zuzen be, emon ahalko dabe izena lasterketa honetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!