Zeanuriko Bertso Eskoleak antolatuta, urtailaren 18ko domekan, herriko frontoiak hogeta bigarren urtez hartuko ditu inguruetako bertsozaleak eta punta-puntako bertsolariak. Saioa 18:00etan hasiko da eta sarrerak egunean bertan salduko dira, ordubete lehenagotik hasita. Aurten be, sei izango dira Zeanuriko oholtzara igongo diran bertsolariak: Aner Peritz “Euzkitze”, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga eta Alaia Martin.
Honeen artean dagoz Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazle bi, Andoni Egañak lautan (1993, 1994, 2001 eta 2005ean) eta Amets Arzallusek behin (2013an), bien artean lurraldeko zein bestelako txapel ugari batuten dabezanak. Nerea Ibarzabal, BTNko finalista izan eta Bizkaiko txapel bi (2021 eta 2023an) daukaz; Unai Iturriaga, BTNko finalista seitan izan eta Bizkaiko txapel biren (1994 eta 1996an) jaube; Alaia Martin, Txapelketa Nagusiko finalista behin eta Gipuzkoako irabazle beste behin (20024an) izandakoa; eta Aner Peritz “Euzkitze”, gazteena eta 2024ko Gipuzkoako txapelketako finalista izandakoa, be egongo dira saioan.