Zeanuriko Abesbatzetik BEGITUn argitu dabenez, ahots nahasiko koru biek euskal kanta eta Gabon kantakaz osotutako errepertorioa eskainiko dabe Erregenetako bezperan: Adeste fideles, Seaska baten, Hator Hator, Haurtxo maite, Mesias sarritan, Oi Belenen… "Gabonetan familia eta lagunen arteko bazkari eta afari ugari egiten dira, izan be, alkartzeko eta alkartasun horretaz gozatuteko egunak dira. Horregaitik, doinu ezagun eta atseginen errepertorioa eskaini gura dogu Zeanurin", adierazo dabe abesbatzetik.