3-12 urte bitartekoentzat zuzendutako Ikuskizun honetan haurrak eta musikea dira protagonistak eta ez piano-jolea. Umeekaz hartu-emona sortuten da saio osoan zehar, eta holan umeek, musikea eta pianoa bera oso modu dibertigarri eta didaktikoan topauko dabe eta jolasen bidez helduko dira musikara.
Bost jolas izango ditu saioak: bakarkakoak, taldekoak, entzun beharrekoak, atenzinoa lantzekoak... Horregaitik jolasean alkar errespetetea ezinbestekoa izango da. Hori bai, kantetan amaituko da kontzertua eta kantetan joango dira etxera ume eta gazteak.