OMENALDIA

Sabin Intxaurragari omenaldia egingo jako bere heriotzearen 15. urteurrenean

Erredakzinoa 2025eko abenduaren 29a

Gaur, hilak 29, arrastiko 19:00etan izango da Zeanuriko alkate eta EAko politikari izandakoa gogoan hartzeako ekitaldia herriko Kultur Etxean.

2010eko abenduaren 27an hil zan Sabin Intxaurraga Mendibil (Zeanuri, 1949) eta orduan be omenaldia egin jakon moduan, bere heriotzearen hamabosgarren urteurrenean omenaldia egingo jako politikariari.

Intxaurragak EAJn hasi eban bere ibilbide politikoa eta 1979an, frankismo osteko lehenengo Udal Hauteskundeetan, Zeanuriko alkate izentau eben herritarrak. 1983an ostera, Carlos Garaikoetxea lehendakariaren idazkari personala izan zan 1986an biek EAJ alboratu eta Eusko Alkartasuna sortu eben arte. 

1987 eta 1995 bitartean barriro bueltau zan Zeanuriko alkatetzara eta bitartean EAko Legebiltzarkide eta EUDELeko Zuzendaritza Batzordeko kide eta lehendakariorde izan zan. Gerora, UEMAko Zuzendaritza Batzordeko kidea izan zan. 1999an Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburu izentau eben eta 2001ean, Lurralde Antolamendu eta Ingurugiroko sailburu, 2005era arte. 61 urtegaz hil zan Intxaurraga, minbiziz.

Txillarreko sukaldaria dokumentala
Intxaurragaren omenezko ekitalditxoaren ostean, Kultur Etxean Txillareko sukaldaria dokumentala proiektauko da eta bertan egongo dira Asier Ibaibarria eta Peio Rubio dokumentala eta liburua aurkeztuten. Ibaibarriaga proiektuaren egileetako bat da eta Peio Rubio protagonistea, 1999. urtean Elgoibarreko bere Txillarre baserrian, PSEko Paco Egea eta momentu haretan Batasunako Arnaldo Otegi jesarri ebazanak. Bertan kozinau zan 2005-2006ko bake prozesua, gerora desarmatzea be ekarriko ebana. Dokumentala eta liburua, Peio Rubiok garai haretako batzarren gainean kontautakoetan dago oinarrituta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!