herri kirolak

Patricia Martinek irabazi dau Bizkaiko Emakumezkoen Harrijasotze Txapelketea

Asier Abrisketa 2025eko abenduaren 15a

Zeanurin jokatu zan txapelketako maila absolutuko txapelduna izan zan Martin; 60 kiloz azpiko mailakoa barriz Zihara Zabala.

Zapatu eguerdian jokatu zan txapelketea Zeanuriko frontoian. Harri bakotxeko, minutu bi izan ebezan altxatzaileek ahalik eta jasoaldi gehien egiteko. Emaitzak:

Kategoria absolutua

  Zilindro zaharra: 75kg Kubikoa: 62,5kg Bola: 62,5kg Totala
Patricia Martin 21 jasoaldi 18 jasoaldi 25 jasoaldi 4.262,5 kg
Ane Atxutegi 20 jasoaldi 19 jasoaldi 18 jasoaldi 3.812,5 kg
Amaia Mendinueta 9 jasoaldi 10 jasoaldi 11 jasoaldi 1.987,5 kg

60 kilo azpikoak

  Zilindro zaharra: 62,5kg Kubikoa: 50kg Bola: 50kg Totala
Zihara Zabala 22 jasoaldi 17 jasoaldi 23 jasoaldi 3.375 kg
Aida Ugalde 16 jasoaldi 15 jasoaldi 19 jasoaldi 2.700 kg
Leire Astoreka 19 jasoaldi 11 jasoaldi 19 jasoaldi

2.687,5 kg

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!