HARRIJASOTZEA

Bizkaiko Andren Harrijasotze Txalpeketea Zeanurin

Ager Barragan 2025eko abenduaren 12a

Bihar, hilak 13, Bizkaiko Andren Harrijasotze Txapelketea jokatu da Zeanuriko frontoian goizeko 12:30etatik aurrera.

Kategoria bi izango ditu txapelketeak. Lehenengoa kategoria absolutua izango da eta bertan hurrungo lanak egin beharko dabez harrijasotzaileek: 75kg-ko zilindro zarra, 62,5kg-ko kubika eta 62,5kg-ko bola altxau beharko dabez, bakotxa altxetako bi minutuko denporea daukiela kontuan hartuta. Patricia Martin, Ane Atxutegi, Leire Olea eta Amaia, Mendinueta izango dira kategoria honetan parte hartzean daben kirolariak.

Bigarren kategoria <60KG da. Bertan harrijasotzaileek 62,5kg-ko zilindro zarra, 50kg-ko kubika eta 50kg-ko bola altxau beharko dabez, honeek be minutu biko denporea dekie harri lan bakotxa egiteko. Zihara Zabala, Leire Astoreka, Laura Perez eta Aida Ugalde izango dira 60kg baino gutxiagoko kotegoria honetan lehiatuten diran kirolariak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!