IKUSKIZUNA

'Manttalingo alaba' ikuskizun poetiko-musikala Zeanurin

Ager Barragan 2025eko abenduaren 4a

Gaur, hilak 4, arrastiko 19:00etan, Mattalingo alaba ikuskizunaz gozatuteko aukerea egongo da Zeanuriko Kultur Etxean, debalde.

Ikuskizun hau Saturrarango kartzelan 1937tik 1944ra katigu egondako 4.000tik gorako andran omenez, Mikel Etxaburu ondarrutarrak egindako poema liburuan oinarrituta dago. Ikuskizunean, poemak errezitau eta kantau egiten dira eta berbek, abeslariaren ahotsak, akordeoiak eta biolinak sentimentuz eta duintasunez janzten dabe diktadurako pasarte gordin ha.

Egileak irakurten ditu poemak eta ostean, Nerea Zuloaga Areatzako abeslariak kantau egiten ditu akordeoia eta biolinaren musikeagaz batera. Oroitze ariketa bat da: “oroituten dogun hori gara" dino idazleak, "oroituten ez dana ez da inoz gertatu".

Poema liburu honek Ernestina de Champourcin Poesia Saria jaso eban 2023an.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!