EUSGARA

EusGara ekimenaren sinadura ekitaldia Zulaibarren

Amaiur Irazabal Korta 2025eko azaroaren 21a

Zemendiaren 21ean, eguerdiko 12:30ean hasi da ekitaldia Zeanuriko Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegian.

Zemendiaren 21ean, bariku honetan, egin da urteroko eusGara ekitaldia. Bertan, egitasmoan parte hartzean daben eragile sozialak, Arratiako enpresak eta Arratiako ordezkari politikoak alkartu dira, Arratiako enpresek euren laneko hizkuntza ohituren inguruan berba egin, eta lan-arloan euskerearen erabilerea indartuteko urte honetan zehar egin daben lan guztiari balioa emoteko. 

Errota Fundazioa 2017an sortu zan Arratiako garapen sozioekonomikoa bultzatzeko, eta egun, bost langilek osotuten dabe. EusGara da fundazino honen proiektu nagusietako bat, Errotaren urte bardinean sortua. Industria munduan euskerea sustatzeko sortu zan, jenteak ikasi euskeraz egiten daualako baina lan merkadura heltzerakoan, gaztelerara pasetan dalako laneko hizkuntz-ohitura hori.

Barikuko ekitaldian, Arratiako udalek, Eusko Jaurlaritzeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta programako enpresek hartu dabe parte. Enpresa batzuek berba egin ostean, lan mundura sartzean dabizan ikasleak eta honeen esperientziak entzuteko aukerea egon da, baita zaintza arloko egoitzetako langileena be. Honen ostean, eusGara proiektura sartu diran enpresak sinatu dabe hitzarmena: Roll&Pack, Walter Pack, Grupo Brinean, 3D Laser eta Manufacturas Uther.



Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!