SAHARAR HERRIA

Saharar herriaren burrukeari buruzko berbaldia bihar Zeanurin

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 20a

Bariku honetan, iluntzeko 19:00etan Arratiako Saharar Elkarteko kideek emongo dabe berbaldia Eguzkiolan.

Zemendiaren 21ean iluntzeko 19:00etan saharar herriaren burrukearen inguruko berbaldia egongo da Eguzkiolan (Zeanuri). Bertan, Marokoko autonomia planaren inguruan egingo da berba, hau landuz:  Euskal Herriko saharar diasporak gaitzespena adierazo dauala plan horren aurrean; Fronte Polisarioak errefusatu egin dauala NBEren (Nazio Batuen Erakundea) ebazpena, eta "autodeterminazino eskubidea" aldarrikatzen dauala baldintza "negoziaezin" bezala; eta NBEko segurtasun kontsejuan onartutako ebazpenak, Marokoko okupazinoa legitimetan dauala. Berbaldia Saharako Elkartea Arratian eta Eguzkiola Kultur Elkarteek antolatu dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!