Zemendiaren 21ean arrastiko 18:00etatik 20:00etara Zeanuriko Gazte Txokoan, Sexualitatea pentsatzen. Aro digitalean sexu-garapena bide-laguntzeko hausnarketak, gakoak eta baliabideak berbaldia emongo dau Eneko Garcia Pozak. Hau, familientzako bideratua egongo da eta izena emon beharko da Gazte Txokoan bertan, edo Ludotekan. Zemendiaren 25a, Andren Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Eguna, dala-ta hainbat ekintza egin dira eta egingo dira datozan egunetan Arratiako herrietan. Udalak eta talde feministek antolatutakoak dira eta hausnartuteko, ikasteko eta gaia sozializatuteko helburua dabe. Hau holan, ekintza hau da Zeanurin egingo dan gai honeri lotutako atzena.